gaurkoan ere, irakasleak talde lanak aurreratzeko denbora utzi digu. Bestalde,gure taldeak ikasgaiko plataformara lantxo hau igo du. Galderak irakasleak plateatu zituen, eta egia esan, ausnarketa bultzatzen duten galdera sakonak iruditu zaizkigu.
1.- Bideo hau ikusi ondoren, pentsatu gure gizartean sortzen ari den teknologia berriko etengabeko aplikapenak eta nola eragintzen digun. Erlazionatu zientzia ,giza eta kultur berrikuntzarekin eta ze harremanak ditu montatu dute negozioarekin. Ze nolako arazoak teknlogiaren kontsumo ero honek ekar dezake? Eta benetazko aurrerakoia den irakaskuntzan bere erabilpena. Taldean hitz egin eta ondorioak idatzi (15-25 lerro )
Teknologiak berebiziko garrantzia eta eragina izan du gure gizartean. Gizakiak, betidanik, lan zail eta nekagarriak arintzeko baliabideak bilatzeari ekin dio, eta honela, teknologiaren agerpena eta eboluzioa eman da. Honek, aldaketa handiak suposatu ditu; gizartean ez ezik, baita kulturan, zientzian eta hezkuntzan ere.
Gizartea ikaragarri aldatu da teknologia berriak eskaini dituen lehen asmakuntzez geroztik. Gizakion egunerokotasuna, lana, beharrak eta baita pentsakera ere aldatu ditu. Lana, esaterako, guztiz deshumanizatu da. Garai batean eskuz eginiko lanak zuen indar gehien; egungo gizartean aldiz, produktibitatea bilatzen da eta behar horren ondorioz, makinek egiten dute “esku-lana”.
Zientziaren arloen ere, zeresan handia izan du; teknologian eman diren aurrerapenek arlo honetan eman diren aurrerapenetan lagundu baitute (astronomian, genetikan…)
Kulturalki, gure gizarteak aldaketa handiak ere jasan dituela begi-bistako zerbait da. Teknologia berria gure kulturaren parte garrantzitsu bilakatu da, lan neketsua erraztearen nahiak kontsumo-gizarte bilakatu gaituelarik. Aurrerakuntzaren bitartez, “behar” berriak sortu dira eta hauek asetzeko lanaren zati handi bat teknologiak hartu du.
Bestalde, hezkuntza-mailan izan duen eragina ez dugu aurreko arloetan aipaturikoa bezain esanguratsua ikusten. Egungo gizartean, teknologia menperatzea eta honekin lan egiteko gai izatea eskatzen da. Eskolak, bestelako helburuen artean, gizabanakoa lan mundurako prestatzeko helburua du, eta kontresana dirudien arren, ez ditu haurrak teknologiarekin lan egitera bultzatzen. Zentzu horretan, betiko metodologia tradizionalarekin jarraitzen duela esan genezake, agian, ziurrenik, ezjakintasunagatik edota teknologia berriak haurren lanean nola aplikatu ez jakiteagatik. Beraz, honi dagokionean, eskola hankamotz geratu dela uste dugu; teknologia berria ikasgeletan sartu den arren (ordenagailua), haurren egunerokotasunean hainbesteko garrantzia duen honen irudia eskasa da.
2.-Bideoklip hau ikusi.
Ikusi ondoren pentsatu zure bizitzan teknologiak ekarri dituen 5 aldaketa inportantenak azken hamar urtetan. Aukeratu eta azaldu
INTERNET
Abantailak: Ez dago inongo dudarik, internet informazio-iturri zabala dela eta horrek erosotasun handia eskaintzen duela. Gainera, telebista edo irratiaren kasuan gertatzen ez den bezala, guk maneiatzen dugu zer den bilatu nahi duguna, gure interesen baitan egiten baititugu bilaketak.
Horretaz gain, komunikazioa ahalbidetzen duen tresna da eta horrek urruneko pertsonekin ere kontaktuan egon ahal izatea eskaintzen digu.
Desabantailak: Ematen zaion erabileraren baitan, internetek desabantaila ugari ekar ditzake. Mugarik gabeko mundu zabala da, kontrolik gabekoa, eta horrek delitu eta engainu asko dakartza.Gaztetxoek mota guztietako informazioa dute eskuragarri, zenbaitetan arriskutsua izan daitekeen informazioa.
Horrekin batera, askotan internetez gain bestelako informazio iturri interesgarriak ere badirela ahazten dugu eta honen erabilera hutsera mugatzen gara.
MOBILA
Abantailak: Komunikazio aukera handia eskaintzeaz gain, gure egunerokotasunerako erosotasuna suposatzen du. Edozein unetan edonorekin hitz egin edo edonora deitu ahal izateak sekulako aurrerapena suposatzen du, hortaz, muga guztiak apurtu dituela esan genezake.
Desabantailak: Askotan abantaila dena, desabantaila ere bilakatu daiteke, aparatu horren esklabu bilakatzen garelarik (mobila lanerako tresna denean esaterako). Horretaz gain, gure gizarterako ezinbesteko bezala inposatu diguten tresna da, horrekin batera kontsumismora bultzatzen gaituztelarik.
ARGAZKI KAMERA DIGITALA
Abantailak: Alde batetik erosotasuna eskaintzen digu (maneiatzen eta eramaten erraza da, argazkiak aukeratu, moldatu edo ezabatu daitezke…), eta bestetik, argazkiak atera eta moldatzeko garaian aukera handiak eskaintzen ditu (mota desberdineko argazkiak atera daitezke, ordenagailuarekin bateratuz, zenbait programekin moldaketa interesgarriak egin daitezke…)
Desabantailak: Pilen edo bateriaren beharra du, eta pixel gutxiko kamera izanez gero kalitate txarreko argazkiak lortzen dira.
ORDENAGAILUA
Abantailak: Erosotasun handia eskaini dezakeen aparatua da (eskuz ez idatzi beharragatik, programa desberdinek ematen dituzten aukera anitzengatik…)
Desabantailak: Askotan ordenagailuen esklabu bilakatu ohi gara, maiz ez baitakigu hauek ongi maneiatzen eta arazo asko ematen dituztelako. Askotan ordenagailuak bere kabuz gauzak egiten ditu eta horren aurrean ez dakigu soluzioa bilatzen.
MP3/4
Abantailak: Argazki, bideo eta audio ugari eramangarriak bilakatzen dira, edonon hauek entzun eta ikusteko aukera eskaintzen baitu.
Desabantailak: Bateria edo pilen beharra du eta pirateria eragiten du, artxibo gehienak internetetik jaitsiz lortzen baitira.
3.- Bideoklip hau begiratu eta 15 lerro idatzi umeak eta gaztetxoen bizitzan ze eragin izan duen Teknologia berriak
Bideoklip honetatik oso esanguratsua iruditu zaigu “teach me…” esaldia, izan ere, haurren egunerokotasunean teknologia oso presente dago, baina eskolan ez da teknologiek eskaintzen dituzten baliabide guztiak erabiltzen hauekin lan egin eta ikasteko.
Argi dago, teknologia berriak oso erakargarriak direla haurrentzat, baina normalki, hauen ezagutza eta lehen kontaktua ez da eskolan ematen. Txiki-txikitatik, teknologiaz inguraturik aurkitzen dute beren egunerokotasuna, eta pixkanaka, mundu liluragarri bezain konplexu horrekin harremanetan jartzen hasten dira, kasu askotan, teknologia helduak adina edo gehiago ezagutu edo menperatzen ikasten dutelarik.
Haurrak, helburu ludiko batek bultzaturik hasten dira teknologia berria erabiltzen (ordenagailuko jokoetan jolasteko, mp4ean musika eta filmeak ikusteko…). Azken finean, beraientzat teknologiaren alderdi erakargarria den hori, ondo pasatzeko erabiltzen dute soilik, inork ez baitie bestelako etekinak ateratzeko erabiltzen irakatsi.
Eskolak, oro har, betiko metodologia tradizionala erabiltzen jarraitzen du. Egungo gizarteak teknologia berriarekin duen harreman estu hori, apenas antzematen da ikasgeletan. Gure aburuz, teknologia berriaren bestelako erabilpenak eskaintzearen betebeharra du eskolak, egungo gizartearen beharrei egokituz, umeei ikuspegi aberatsago bat eskainiz eta behin betiko metodologia tradizionalarekinn apurtuz.
Bartolomé, Sarai
Elizegi, Lurdes
Etxeberria, Esti
domingo, 8 de junio de 2008
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario