domingo, 8 de junio de 2008

MAIATZAK 14

Gaurko klasean gure bloga pertsonalizatzen aritu gara. Erloju eta egutegia ezarri diogu eta horretarako bi web orrialdeetan sartu behar izan dugu.

www.clocklink.com

www.free-blog-content.com

MAIATZAK 13

Ikasgaiari amaiera bat ematearren bideo bat sortu behar dugunez, zein gain jorratuko dugun aztertzen eta pentsatzen aritu gara.
Irakasleak, orainaldia eta lehenaldia bateratzen dituen gai bat aukeratu behar dugula argi utzi digu, eta horrekin batera, adibide moduan, beste ikasturteetako ikasle batek egineko muntaia erakutsi digu.

Hasieran duda asko izan ditugu gaia aukeratzerako orduan, baina azkenean "Baztango uholdearena" aukeratu dugu. Sarai eta nik ez genuen gai horren berri, baina Lurdesek, bertakoa denez, bazekien gaiaren inguruan zerxobait. Denoi gai poli eta aproposa iruditu zaigu eta berehala interneten argazki eta dokumentuak bilatzeari ekin diogu.

MAIATZAK 7

Gaurkoan ere gure lanak aurreratzeko astia izan dugu eta irakasleak egin beharreko guztia nola gauzatu behar dugun argitzen aritu da.

MAIATZAK 6

Talde-lanak aurreratzeko denbora edukitzeaz gain, gure bloga antolatzeko etiketak jartzen ikasi dugu.

APIRILAK 30

gaurkoan ere, irakasleak talde lanak aurreratzeko denbora utzi digu. Bestalde,gure taldeak ikasgaiko plataformara lantxo hau igo du. Galderak irakasleak plateatu zituen, eta egia esan, ausnarketa bultzatzen duten galdera sakonak iruditu zaizkigu.


1.- Bideo hau ikusi ondoren, pentsatu gure gizartean sortzen ari den teknologia berriko etengabeko aplikapenak eta nola eragintzen digun. Erlazionatu zientzia ,giza eta kultur berrikuntzarekin eta ze harremanak ditu montatu dute negozioarekin. Ze nolako arazoak teknlogiaren kontsumo ero honek ekar dezake? Eta benetazko aurrerakoia den irakaskuntzan bere erabilpena. Taldean hitz egin eta ondorioak idatzi (15-25 lerro )

Teknologiak berebiziko garrantzia eta eragina izan du gure gizartean. Gizakiak, betidanik, lan zail eta nekagarriak arintzeko baliabideak bilatzeari ekin dio, eta honela, teknologiaren agerpena eta eboluzioa eman da. Honek, aldaketa handiak suposatu ditu; gizartean ez ezik, baita kulturan, zientzian eta hezkuntzan ere.

Gizartea ikaragarri aldatu da teknologia berriak eskaini dituen lehen asmakuntzez geroztik. Gizakion egunerokotasuna, lana, beharrak eta baita pentsakera ere aldatu ditu. Lana, esaterako, guztiz deshumanizatu da. Garai batean eskuz eginiko lanak zuen indar gehien; egungo gizartean aldiz, produktibitatea bilatzen da eta behar horren ondorioz, makinek egiten dute “esku-lana”.
Zientziaren arloen ere, zeresan handia izan du; teknologian eman diren aurrerapenek arlo honetan eman diren aurrerapenetan lagundu baitute (astronomian, genetikan…)

Kulturalki, gure gizarteak aldaketa handiak ere jasan dituela begi-bistako zerbait da. Teknologia berria gure kulturaren parte garrantzitsu bilakatu da, lan neketsua erraztearen nahiak kontsumo-gizarte bilakatu gaituelarik. Aurrerakuntzaren bitartez, “behar” berriak sortu dira eta hauek asetzeko lanaren zati handi bat teknologiak hartu du.

Bestalde, hezkuntza-mailan izan duen eragina ez dugu aurreko arloetan aipaturikoa bezain esanguratsua ikusten. Egungo gizartean, teknologia menperatzea eta honekin lan egiteko gai izatea eskatzen da. Eskolak, bestelako helburuen artean, gizabanakoa lan mundurako prestatzeko helburua du, eta kontresana dirudien arren, ez ditu haurrak teknologiarekin lan egitera bultzatzen. Zentzu horretan, betiko metodologia tradizionalarekin jarraitzen duela esan genezake, agian, ziurrenik, ezjakintasunagatik edota teknologia berriak haurren lanean nola aplikatu ez jakiteagatik. Beraz, honi dagokionean, eskola hankamotz geratu dela uste dugu; teknologia berria ikasgeletan sartu den arren (ordenagailua), haurren egunerokotasunean hainbesteko garrantzia duen honen irudia eskasa da.


2.-Bideoklip hau ikusi.
Ikusi ondoren pentsatu zure bizitzan teknologiak ekarri dituen 5 aldaketa inportantenak azken hamar urtetan. Aukeratu eta azaldu


INTERNET
Abantailak: Ez dago inongo dudarik, internet informazio-iturri zabala dela eta horrek erosotasun handia eskaintzen duela. Gainera, telebista edo irratiaren kasuan gertatzen ez den bezala, guk maneiatzen dugu zer den bilatu nahi duguna, gure interesen baitan egiten baititugu bilaketak.
Horretaz gain, komunikazioa ahalbidetzen duen tresna da eta horrek urruneko pertsonekin ere kontaktuan egon ahal izatea eskaintzen digu.

Desabantailak: Ematen zaion erabileraren baitan, internetek desabantaila ugari ekar ditzake. Mugarik gabeko mundu zabala da, kontrolik gabekoa, eta horrek delitu eta engainu asko dakartza.Gaztetxoek mota guztietako informazioa dute eskuragarri, zenbaitetan arriskutsua izan daitekeen informazioa.

Horrekin batera, askotan internetez gain bestelako informazio iturri interesgarriak ere badirela ahazten dugu eta honen erabilera hutsera mugatzen gara.

MOBILA
Abantailak: Komunikazio aukera handia eskaintzeaz gain, gure egunerokotasunerako erosotasuna suposatzen du. Edozein unetan edonorekin hitz egin edo edonora deitu ahal izateak sekulako aurrerapena suposatzen du, hortaz, muga guztiak apurtu dituela esan genezake.
Desabantailak: Askotan abantaila dena, desabantaila ere bilakatu daiteke, aparatu horren esklabu bilakatzen garelarik (mobila lanerako tresna denean esaterako). Horretaz gain, gure gizarterako ezinbesteko bezala inposatu diguten tresna da, horrekin batera kontsumismora bultzatzen gaituztelarik.

ARGAZKI KAMERA DIGITALA
Abantailak: Alde batetik erosotasuna eskaintzen digu (maneiatzen eta eramaten erraza da, argazkiak aukeratu, moldatu edo ezabatu daitezke…), eta bestetik, argazkiak atera eta moldatzeko garaian aukera handiak eskaintzen ditu (mota desberdineko argazkiak atera daitezke, ordenagailuarekin bateratuz, zenbait programekin moldaketa interesgarriak egin daitezke…)
Desabantailak: Pilen edo bateriaren beharra du, eta pixel gutxiko kamera izanez gero kalitate txarreko argazkiak lortzen dira.

ORDENAGAILUA
Abantailak: Erosotasun handia eskaini dezakeen aparatua da (eskuz ez idatzi beharragatik, programa desberdinek ematen dituzten aukera anitzengatik…)
Desabantailak: Askotan ordenagailuen esklabu bilakatu ohi gara, maiz ez baitakigu hauek ongi maneiatzen eta arazo asko ematen dituztelako. Askotan ordenagailuak bere kabuz gauzak egiten ditu eta horren aurrean ez dakigu soluzioa bilatzen.

MP3/4
Abantailak: Argazki, bideo eta audio ugari eramangarriak bilakatzen dira, edonon hauek entzun eta ikusteko aukera eskaintzen baitu.
Desabantailak: Bateria edo pilen beharra du eta pirateria eragiten du, artxibo gehienak internetetik jaitsiz lortzen baitira.


3.- Bideoklip hau begiratu eta 15 lerro idatzi umeak eta gaztetxoen bizitzan ze eragin izan duen Teknologia berriak

Bideoklip honetatik oso esanguratsua iruditu zaigu “teach me…” esaldia, izan ere, haurren egunerokotasunean teknologia oso presente dago, baina eskolan ez da teknologiek eskaintzen dituzten baliabide guztiak erabiltzen hauekin lan egin eta ikasteko.

Argi dago, teknologia berriak oso erakargarriak direla haurrentzat, baina normalki, hauen ezagutza eta lehen kontaktua ez da eskolan ematen. Txiki-txikitatik, teknologiaz inguraturik aurkitzen dute beren egunerokotasuna, eta pixkanaka, mundu liluragarri bezain konplexu horrekin harremanetan jartzen hasten dira, kasu askotan, teknologia helduak adina edo gehiago ezagutu edo menperatzen ikasten dutelarik.

Haurrak, helburu ludiko batek bultzaturik hasten dira teknologia berria erabiltzen (ordenagailuko jokoetan jolasteko, mp4ean musika eta filmeak ikusteko…). Azken finean, beraientzat teknologiaren alderdi erakargarria den hori, ondo pasatzeko erabiltzen dute soilik, inork ez baitie bestelako etekinak ateratzeko erabiltzen irakatsi.

Eskolak, oro har, betiko metodologia tradizionala erabiltzen jarraitzen du. Egungo gizarteak teknologia berriarekin duen harreman estu hori, apenas antzematen da ikasgeletan. Gure aburuz, teknologia berriaren bestelako erabilpenak eskaintzearen betebeharra du eskolak, egungo gizartearen beharrei egokituz, umeei ikuspegi aberatsago bat eskainiz eta behin betiko metodologia tradizionalarekinn apurtuz.




Bartolomé, Sarai
Elizegi, Lurdes
Etxeberria, Esti

APIRILAK 29

Gaurko klasean denbora librea izan dugu talde laneko ariketak egiteko. Gure taldea Accessekin egin beharreko lana aurreratzen egon gara, baina horretaz gain, forara igo beharreko lantxoa egin eta igo dugu.
Foroan eztabaidatzeko galdera batzuk planteatu zituen irakasleak eta honako erantzuna bilatu diegu.

"Irakaskuntzan ...nola izan behar da teknologiaren erabilpen "kritika" bat? Bideoak ikusi ondoren eta taldean gure bizitza eta irakaskuntzan teknologiaren eraginari buruz pentsatu ondoren talde bakoitzeko iritzia forora igo. Orri bateko komentarioak( 25 lerro) idatzi zuen ikuspegitik esperientzia horretan esanguratsuena azpimarratuz. Kontutan hartu Hernandezen aportazioa eta Elkarrikertuz proiektuarena. Gure ikuspegia teknologiari buruz ( bere eragina gure bizitzan, gizartean, zientzian, etabarrean) nola baloratzen dugu( bere benetako papera bilatuz) alda dezakegu?. Beste taldeek egindako komentarioei 10-15 lerroko balorazioa egin.

Gure aburuz, eskola pixkanaka teknologiaren erabilera sustatzen ari den arren, nahiko hankamotz gelditu da bertan gauzatzen diren teknologia berriekin erlazionaturiko aktibitate eta metodologiari dagokionean. Teknologia berria oso erakargarria izan ohi da haurrentzat, eta normalki teknologia hori erabiltzen hasten dira txiki-txikitatik. Baina teknologia berriari ematen dioten erabilera, erabat ludikoa izan ohi da eta eskolak ez dio haurrek teknologian ikusten duten erakargarritasun horri probetxua ateratzen. Teknologia berriek haurren egunerokotasunean duten garrantziaz baliatuz, honen bestelako erabilera baten ereduak eskaini beharko lituzke, modu horretan, hau, lanerako baliabide bezala eskainiz umeei.

Guk ere, ikasle izan garen aldetik, eskolan teknologiaren erabilera eskasa egiten dela deritzogu. Hau dela eta, oraingoan, irakasle izan behar dugun aldetik, nahiko galdurik aurkitzen gara teknologiak eskolako lanetan aplikatzerako garaian.

Sallent de Gallego eskolan egiten den proposamena, esaterako, oso aproposa iruditzen zaigu. Haurrei, beren kabuz munduari bira egiteko lantxo bat proposatzen zaie, honela bada, teknologia berriak erabiliz (internet, programa desberdinak…) informazioa bilatu eta munduko hiriburu desberdinei buruzko lantxoa egiten dute. Nolabait esanda, teknologia berria lan hori egiteko baliabide gisa aurkezten zaie eta beren kabuz hori erabiltzen ikasten dute.

Elkarrikertuz proiektuak egiten dituen proposamenak ere oso interesagarriak iruditzen zaizkigu. Beste gauzen artean, etorkizuneko irakasleak prestatu eta teknologia berrien erabilera bultzatu nahi ditu. Guretzat eta irakasle izango garela aintzat hartuta, teknologia berriak ikasgelako ekintzetan nola txertatu erabakitzerako orduan nahiko galduta ibiltzen garela eta, oso interesgarria eta aberasgarria dela iruditzen zaigu.

Bartolomé, Sarai
Elizegi, Lurdes
Etxeberria, Esti "

APIRILAK 23

Gaurkoan, irakasleak talde lan moduan egin beharreko lan bat azaldu digu. Haur hezkuntzan teknologia berriarekin zerikusia duten 20 aktibitate proposatu behar dituguneko azalpena eman digu, eta horretarako, Accessen bitartez, datu-base bat sortu dugu urrengo egunetan guk proposatu beharreko ariketak bertan azaltzeko.