domingo, 8 de junio de 2008

APIRILAK 29

Gaurko klasean denbora librea izan dugu talde laneko ariketak egiteko. Gure taldea Accessekin egin beharreko lana aurreratzen egon gara, baina horretaz gain, forara igo beharreko lantxoa egin eta igo dugu.
Foroan eztabaidatzeko galdera batzuk planteatu zituen irakasleak eta honako erantzuna bilatu diegu.

"Irakaskuntzan ...nola izan behar da teknologiaren erabilpen "kritika" bat? Bideoak ikusi ondoren eta taldean gure bizitza eta irakaskuntzan teknologiaren eraginari buruz pentsatu ondoren talde bakoitzeko iritzia forora igo. Orri bateko komentarioak( 25 lerro) idatzi zuen ikuspegitik esperientzia horretan esanguratsuena azpimarratuz. Kontutan hartu Hernandezen aportazioa eta Elkarrikertuz proiektuarena. Gure ikuspegia teknologiari buruz ( bere eragina gure bizitzan, gizartean, zientzian, etabarrean) nola baloratzen dugu( bere benetako papera bilatuz) alda dezakegu?. Beste taldeek egindako komentarioei 10-15 lerroko balorazioa egin.

Gure aburuz, eskola pixkanaka teknologiaren erabilera sustatzen ari den arren, nahiko hankamotz gelditu da bertan gauzatzen diren teknologia berriekin erlazionaturiko aktibitate eta metodologiari dagokionean. Teknologia berria oso erakargarria izan ohi da haurrentzat, eta normalki teknologia hori erabiltzen hasten dira txiki-txikitatik. Baina teknologia berriari ematen dioten erabilera, erabat ludikoa izan ohi da eta eskolak ez dio haurrek teknologian ikusten duten erakargarritasun horri probetxua ateratzen. Teknologia berriek haurren egunerokotasunean duten garrantziaz baliatuz, honen bestelako erabilera baten ereduak eskaini beharko lituzke, modu horretan, hau, lanerako baliabide bezala eskainiz umeei.

Guk ere, ikasle izan garen aldetik, eskolan teknologiaren erabilera eskasa egiten dela deritzogu. Hau dela eta, oraingoan, irakasle izan behar dugun aldetik, nahiko galdurik aurkitzen gara teknologiak eskolako lanetan aplikatzerako garaian.

Sallent de Gallego eskolan egiten den proposamena, esaterako, oso aproposa iruditzen zaigu. Haurrei, beren kabuz munduari bira egiteko lantxo bat proposatzen zaie, honela bada, teknologia berriak erabiliz (internet, programa desberdinak…) informazioa bilatu eta munduko hiriburu desberdinei buruzko lantxoa egiten dute. Nolabait esanda, teknologia berria lan hori egiteko baliabide gisa aurkezten zaie eta beren kabuz hori erabiltzen ikasten dute.

Elkarrikertuz proiektuak egiten dituen proposamenak ere oso interesagarriak iruditzen zaizkigu. Beste gauzen artean, etorkizuneko irakasleak prestatu eta teknologia berrien erabilera bultzatu nahi ditu. Guretzat eta irakasle izango garela aintzat hartuta, teknologia berriak ikasgelako ekintzetan nola txertatu erabakitzerako orduan nahiko galduta ibiltzen garela eta, oso interesgarria eta aberasgarria dela iruditzen zaigu.

Bartolomé, Sarai
Elizegi, Lurdes
Etxeberria, Esti "

No hay comentarios: